Bitxikeriak


Zer motatako bitxikeriak?

Orrialde honetan, bideoak erantsiko ditut, batetik IKTak Lehen Hezkuntzako ikasgai bakoitzean hezkuntzan nola erabiltzen diren azaltzen dituztenak eta bestetik, IKTen inguruan adituek egindako ikerketen bideoak.

"Alejandro Piscitelli habla sobre tecnología y educación"

Hezkuntza-sistemak, oso astiro eta partzialki ari dira teknologia berriei moldatzen. Bideo honetan Alejandro Piscitellik hezkuntzan teknolgia eta hezkuntzari buruz ematen du bere iritzia:



                 



MUSIKA-TEKNOLOGIA >"Aula de música-las nuevas tecnologías"

Bideo honetan, arbela digital baten bitartez irakasleak musika nola irakasten duen irakasten du. Nire ustez, oso ideia ona da noizean behin teknologia musika irakasteko aprobetxatzea, oso erabilgarria baita. Baina ni musikako irakaslea banintz, ez nuke musikako saio guztietan erabiliko teknologia berriak; beti ekintzak aldatuko nituzke irakaste-prozesua entretenigarriagoa izateko asmoz.


                



ARTEA ETA MUSIKA >"Technology and Fine Arts Education Is Music To Our Ears!"

Artea, musika eta Lehen Hezkuntzako beste irakasgai guztiak teknologiaren bitartez irakatsi daitekeela argi izan behar dugu. Bideo honetan, bereziki arteari eta musikari buruz aritzen da. 


                


MATEMATIKA-TEKNOLOGIA >"Juegos interactivos-matemáticas 6-8 años"

Umeentzako "bluemundus" joku interaktiboa zer den eta nola erabiltzen den azaltzen da bideo honetan. Baliabide digital honen bidez, matematika unibertsala dena, hainbat hizkuntzatan lantzen da, inglesez, frantsesez, alemanieraz eta gazteleraz horrela, matematikarako gaitasuna lantzeaz gain, zeharka hizkuntzak ikasten dituzte ikasleek. 


               


GAZTELERA >"Las reglas de acentuación"

Gazteleraz azentuak ikasteko oso interesgarria eta dibertigarria da  umeentzako bideo hau. Umeei gustatzen zaizkien marrazki bizidunak ikusteaz gain, ikasteko baliabide interaktibo baliagarria da.


                


INGELESA >"Aprende inglés para niños-aprende los colores en Inglés con Phizz el genio"

Ingelesez koloreak ikasteko aukera paregabea, umeentzat dibertigarria eta oso baliagarria.


               

INGURUNEA >"Vídeo didáctico: el sistema digestivo"

Inguruneko ikasgairako, liseriketa aparatua ikasteko tresna aparta izan daiteke teknologia. Hemen txertatuko dudan bideo honetan, oso modu zehatzean azaltzen du liseriketa aparatua marrazki bizidunen bitartez eta nire ustez Lehen Hezkuntzako 6. mailari zuzenduta dago, erabiltzen duen terminologia ikusita.


                








No hay comentarios:

Publicar un comentario